Katalogazio analitikoa erabilgarria da bildumaren atal bat sakontasun gehiagorekin landu nahi denean; tokiko bilduma landu nahi denean edo liburutegiak gai jakin batzuk sakontasun handiagoz jorratzea erabakitzen duenean, adibidez. Ikastaro honen helburu nagusia katalogazio analitikoa ezagutzea izango da gure liburutegietan erabili ahal izateko.