Liburua objektu gisa hartuta jolasteko aukerak ezagutzeko, esperimentatzeko eta zabaltzeko ikastaro bat izango da hau. Bertan, liburua jolasetik gure sormenarekin konektatzeko tresna gisa erabiliko da. Hainbat eskalatako jolas-aukerak aztertuko dira, eta banaka eta elkarlanean egingo da lan. Bitartekaritza-metodologia "lektoreak" partekatuko dira, inklusiboak, hitzik gabekoak eta adin guztietarako irekiak. Hori guztia, Bilboko Rekalde Aretoan egingo da, bertan une horretan egongo den erakusketa taldearen lanketan txertatzeko aukera guztiak baliatuz.