"DENBORAREN TAUPADAK" ERAKUSKETAREKIN BATERA PROGRAMATUTAKO JARDUERAK Martxoan zehar, San Telmo Museoak, ikusgai dagoen “Denboraren taupadak” erakusketaren osagarri diren jarduerak antolatu ditu. Hiru proiekzio eta hitzaldi bat izango dira, ondarea gerra garaian gaiaren ingurukoak: Martxoak 8, asteazkena, 19:00 - “La hora de los valientes” (124 min.) filmearen proiekzioa. Zuz.: Antonio Mercero. Espainia, 1998 Martxoak 16, osteguna, 19:00 - “Biblioteca en guerra” dokumentalaren proiekzioa (40 min.). Zuz.: Blanca Calvo, Ramón Salaberria. Espainia, 2005 Espainiako Liburutegi Nazionalaren ekoizpena, izen bereko erakusketarako. - Hitzaldia: “Después del infierno: reconstrucción y tareas pendientes”. Hizlaria: Arsenio Sánchez Hernampérez(Liburutegi Nazionaleko kontserbadorea eta Sarajevoko Liburutegia laguntzeko proiektu baten bultzatzailea). Martxoak 22, asteazkena, 19:00 - “El tren” (The train, 127 min.) filmearen proiekzioa. Zuz.: John Frankenheimer. EE.BB., 1964