2026ko agenda ikastaroz, jardunaldiz eta bisitaz betea dator
- Mota
- Gertakariak. Kurtsoak
- Data
- 2026 Urtarrila 12
ALDEE ez da sold out kulturaren aldekoa, baina 2025eko ikastaro gehienak bete egin direla ikusteak aurrera egiteko indarra ematen digu, horrek esan nahi baitu zuek eskatu eta guk antolatzen ditugu ikastaroak benetan premiazkoak direla gure lanbideetan aurrera egiteko.
2026a ere urte bete-betea izango da alde horretatik. Izen-emateak aurrerago zabalduko ditugun arren, dagoeneko har dezakezu zure agenda berria eta has zaitezke apuntatzen urtarriletik ekainera antolatu ditugun jarduerak:
- Urtarrilaren 10a:
- Bisita Profesionala: Baionako Euskal Museoa: Linguae Vasconum Primitiae | Euskaraz | (Baiona)
- Otsailaren 6a:
- Jardunaldia: E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara | Gazteleraz | (Vitoria-Gasteiz)
- Martxoa:
- Martxoaren 4tik 6ra: Ikastaroa: MARC21 formatuan katalogatzea | Euskaraz | (Bilbo)
- Martxoaren 13a: Ikastaroa: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana? | Gazteleraz | (Donostia)
- Apirila:
- Apirilaren 20a eta 27a: Ikastaroa: Irakurketa Erraza: irakurketa eta ulermena dinamizatzea | Euskaraz | (Donostia)
- Apirilaren 29a: Ikastaroa: Europako identitate digitalaren eredu berria (eIDAS 2 Erregelamendua) eta horrek dokumentuen kudeaketan duen eragina | Gazteleraz | (Online)
- Maiatza:
- Maiatzaren 29a: Bisita Profesioala: Xenpelar Dokumentazio Zentroa | Euskaraz | (Villabona)
- Ekaina:
- Ekainaren 1etik 30era: Ikastaroa: Chat GPT liburutegietan | Gazteleraz | (Online)
- Ekainaren 11 eta 12an: Ikastaroa: Baliabide elektronikoen eta bilduma digitalen kudeaketa | Gazteleraz | (Vitoria-Gasteiz)
- Ekainaren 17tik 19ra: Ikastaroa: Koadernaketen zaharberritzea: irizpideak, metodologiak eta eskuhartze proposamenak | Gazteleraz | (Oñati)
- Uztaila:
- Uztailak 1: Jardunaldia. UEUren Udako Ikastaroen baitan | Euskaraz | Eibar
- Iraila:
- Irailak 11: Jardunaldia: Interakzio Soziala Liburutegian | Elebitan | Donostia
- Irailaren 16tik 18ra: Ikastaroa: Material berezien katalogazioa | Gazteleraz | Vitoria-Gasteiz