25 urte igaro dira JEIDak Euskadin azkenekoz egin zirenetik. 2000. urtean Euskalduna Jauregiak VII. edizioa hartu zuen eta gure etxean ekitaldia hartzeko esperientzia errepikatzeko zentzuzko denbora igaro dela iruditu zaigu. Beraz, hautagaitzarekin ekin genion lanari, eta lortu egin dugu. Oraingoan, ALDEEk Gasteiz aukeratu du, Europa Jauregia egoitza nagusitzat hartuta.
Hautagaitza aurkezteko lana duela hilabete batzuk hasi zen, eta "Vitoria-Gasteiz Turismo & Convention Bureau" federazioko udal-langileek gidatu eta lagundu dute. Eskerrak eman behar dizkiegu prozesu osoan zehar jasotako aholkularitza eta arretagatik. Egoitza aukeratzeko aurkezpena eta ondorengo bozketa FESABIDen Granadako batzar orokorrean egin ziren.
Proposamenak oso onarpen ona izan du, aurten JEIDetara joan diren profesional gehienei esker. Han geunden batzarkideok, oro har, ilusioa sumatu genuen Gasteizera etortzeko, eta, batez ere, lanaldiez gozatzen ari ziren ALDEEko bazkideen babesa. Unea iristen denean, bazkide guztiok gonbidapena jasoko duzue tokiko batzordean parte hartzera animatzeko.
Bitartean, ospa dezagun!
Yanira Díaz de Aranguiz López de Uralde