Aldee-ko lan-taldeen araudia 1. Aldee-n lan-taldeak sortzea Aldee-n lan-talde bat sortzeko, lehenengo eta behin ondorengo puntuak zehaztuko dituen proposamena jaso beharko du Elkarteak: - Sortu nahi den lan-taldearen gaia - Lan-taldearen hastapeneko helburuak - Proposamena aurkeztu duten pertsonen zerrenda. Pertsona horiek guztiek Aldee-ko bazkide izan behar dute. - Taldeko koordinatzailearen edo bozeramalearen izendapena. Proposamena egin ondoren, Aldee-ko hurrengo batzarrean eztabaidatuko da eta proposamena onartua izan den ala ez jakinaraziko zaie aurkeztu dutenei. 2. Lan-taldea sortu ondoren, behekoak betetzeko konpromisoa hartuko du: - Taldean parte hartzeko interesa agertzen duten bazkide oro onartzea. - Lan-taldearen antolakuntzan eta jardueretan parte-hartze aktiboa izatea. - Taldeak antolatzen dituen aldiriko batzarretan parte hartzea. - Aldee-ri jakinarazi beharrekoak: o Lan-taldeetako batzarretan hartutako erabakiak edo horien aktak, edo burutzen diren batzarren aipamen bat, gutxienez. Ikastaroen, mintegien edo bestelako prestakuntza-jardueren proposamenak aurrerapen nahikoaz jakinarazi beharko dira. o Lan-taldearen urteko jardueren proposamena (urtarrilean). o Lan-taldearen jardueren urteko memoria (abenduan). o Lan-taldeko kideen altak eta bajak, gertatzen direnetan. o Burutzen dituzten jardueretan Aldee-ko lan-taldeak direla agerian utzi. - Taldeko kide batek (koordinatzailea edo bozeramalea) gutxienez urtean behin bildu beharko du Aldee-ko Batzordearekin, antolatu dituzten jardueren jakinaren gainean jartzeko eta burutu nahi diren erabaki edo egintzak adierazteko. - Burutu nahi dituzten ekitaldi edo komunikazio publikoek aldez aurretik Elkarteko Batzordearen onespena beharko dute. - Lan-taldearen fitxategi historikotzat edo memoriatzat jotzen diren dokumentuak Aldee-ri ematea. 5. Elkartearen laguntza: Lan-taldea sortu ondoren, behekoak betetzeko konpromisoa hartuko du Elkarteak: - Taldearen jarraipena egingo duen Batzordeko ordezkari edo koordinatzailea izendatzea. Batzordearen mintzaide izango da Batzarrean. - Aldee-k, ahal duen neurrian, taldearen esku utziko ditu bere azpiegiturak (egoitzak, tresnak, webgunea…). - Aldee-k dirulaguntzak emango ditu, aurrekontuak uzten duten adina, lan-taldearen jarduerak edo proiektuak burutzeko. Proiektuok aldez aurretik proposamen formal baten bidez aurkeztutakoak izango dira, eta Zuzendaritza Batzordeak onartutakoak. 6. Lan-taldea desegiten bada: Lan-taldea edozein unetan desegin daiteke, taldea osatzen duten kideek hartutako erabakia izan bada. Modu berean, lan-taldeak hartutako konpromisoak (araudi honetan zehaztutakoak) behin eta berriz bete gabe gelditu direla irizten badu Aldee-ko Batzarrak, lan-taldea desegintzat joko da.