Jakingo duzuenez “Liburu eta Liburutegiak. 40.000 urtetako historia” DVD formatuan (bideo formatuan ere eskura daiteke)argitaratu dugu. DVD hau Liburuzain eta Dokumentazainen Gipuzkoako Elkarteak “Liburu eta Liburutegiak. 40.000 urtetako historia” izenburupean 1991n egin zuen eta hain arrakastatsua izan zen ikus-entzunezkoaren egokitzapena da. Liburuen eta liburutegien ikuspegia eskaintzen du agertzen diren irudi-multzoaren eta ahotsaren bitartez, eta jolas-moduan, haurren, liburuen, gizonen eta liburutegien arteko hartu-eman afektiboa sortzeko asmoz. Liburuzainei eta hezitzaileei zuzentzen diegu bereziki, haurren baitan liburu eta liburutegienganako zaletasuna pizteko zeregina betetzeko euren eskuetan tresna eraginkorra jarri asmoz. 9/10 urtetik aurrerako haurrentzat izanik, 23 minutuko iraupena du gutxi gorabehera eta narrazioa euskaraz eta/edo gaztelaniaz entzuteko aukera eskaintzen du. Banaketa Donostiako gure egoitzatik egingo dugu eta prezioa ale bakoitzeko 20 eurokoa da, baina 15 eurokoa bazkideentzat.