Zuzenean edukira joan

ALDEEk IFLA-UNESCO Liburutegi Publikoei buruzko Manifestua (2022) euskarara itzuli du

Mota
Gertakariak. Adierazpen publikoak
Data
2023 Iraila 1

ALDEEk, artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroei buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa betez, 2022an eguneratutako manifestua euskaratu du.

International Federation of Library Associations and Institutions-ek (IFLA) eta UNESCOk Liburutegi Publikoaren Manifestuaren eguneratze garrantzitsua aurkeztu zuten 2022an, 1994tik berrikusi gabe zegoena. Berrikuspen horrek liburutegi publikoek gizarte garaikidean duten eginkizunaren bilakaera eta hedapena islatzen du, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko egiten duten funtsezko ekarpena azpimarratzen du.

Manifestu berri eta eguneratu honek liburutegi publikoen erantzukizunak eta konpromisoak birdefinitzen ditu, alfabetatze digitala eta mediatikoa sustatuz, kultur ondarea babestuz eta komunitate baztertuak sartuz.

ALDEEk, artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroei buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa betez, 2022an eguneratutako manifestua euskaratzeko ardura du. Dokumentu hori euskaraz zein gaztelaniaz aurkituko duzu webgune honetan, "Dokumentuak" atalaren barruan eta IFLA erakundearen gordailuan: https://repository.ifla.org/handle/123456789/3169

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.