Blanca Mata-k, Irakurketa Erraza Euskadi proiektoaren koordinatzaileak, Elkartearekin hitzarmen bat sinatu du, zeinetan ALDEEk, besteen artean, honako konpromisoak hartzen ditu:
- Irakurketa Erraza Euskadi-ren jarduerak bazkide eta interesa duten guztien artean aditzera ematen erreztea Elkarteko ohiko komunikabideetatik.
- Irakurketa Erreza Euskadi orrialdera lotzen duen esteka ALDEE-ko web orrian jartzea.
- Profesional, bazkide eta hiritarrek eskatzen badute Irakurketa Erraza Euskadi-rekin kontaktuan jartzea.
ALDEE bere urteko ikastaro, mintegi eta jarduera programazioan Irakurketa Erraza Euskadi-rekin lotuta dauden interes handiko saioak sartzen saiatuko da.
Irakurketa Erraza Euskadi-ren lemak dioenez, "Zailtasunak dituzten pertsonei Irakurketa gerturatzen diegu. Irakurketa, plazerra eta eskubidea"
ALDEE-k lema honekin bat egin nahi du, bazkide, profesional eta hiritarrak proiektu honen berri eman dezaten eta bere jarduerak jarraitzen animatuz. I
Animo, Irakurketa Erraza Euskadi!
Informazio gehiago