Zuzenean edukira joan

ALDEEk "La biblioteca imaginada, jardín para sembrar comunidades" liburua argitaratu du euskaraz

Mota
Argitalpenak
Data
2023 Ekaina 6

"Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia" tituluarekin emango da argitara eta ekainaren 6an aurkeztuko dugu Gonzalo Oyarzúnen liburuaren itzulpena Medialab Tabakaleran. Bertan izango dira egilea bera, euskarazko edizioaren azala sortu duen Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta hitzaurrea idatzi duen Iban Zaldua idazlea.

Gonzalo Oyarzún irakasle, aholkulari eta aditu txiletarrak idatzitako La biblioteca imaginada, jardín para sembrar comunidades liburua euskarara itzuli du ALDEE elkarteak: Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia.

Liburuzain txiletarrak liburutegietan paradigma aldatzeko beharra berresten du liburu honetan. Gonzalo Oyarzúnek deskribatzen duen liburutegi imajinatu hori bere komunitatearekin konprometituta dago eta funtsezko eragilea da bere eraldaketa-prozesuak azkar aldatzen diren ingurunean. Oyarzúnen hitzetan, «espazio demokratikoa» da, eta, aldi berean, «demokrazia sortzeko, eztabaidatzeko eta aniztasunean eta tolerantzian elkartzeko gunea». Hortaz, liburutegia beti izango da giza eskubideen lorategi bat, non ideiak eta pentsamenduak askatasunez landu eta loratzen diren.

ALDEE bat dator liburu honen ardatz eta diskurtsoarekin. Horregatik uste du apustu garrantzitsua dela liburu hau euskaraz argitaratzea.

Euskarazko edizioan Maite Gurrutxagaren azalak zabaltzen du atea eta Iban Zalduaren Ipuin itxurako hitzaurre batek egiten digu harrera. Halaxe izango da liburuaren aurkezpen egunean ere.

Ekainaren 6an bilduko gara Medialab Tabakaleran liburua aurkezteko eta liburutegien paradigma berriez solasteko. Bertan izango dira Gonzalo Oyarzún egilea, Iban Zaldua eta Maite Gurrutxaga. Eta izango da musika, kafea eta solaserako aukera bikaina ere.

Zu ere bertan nahi zaitugu!

Ongi etorri liburutegi imajinatura!

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.