Iirtsi da eguna: urriak 19. Goizeko 9:30ean hasiko da "Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean" jardunaldi birtuala, lau adituk eskainiko dizkiguten hitzaldiz osatutako jardunaldia: Concepción Campos Acuña, Vigoko Udaleko Idazkaria; Ignacio Alamillo Domingo, abokatua, sistemetan eta informazioaren segurtasunean espezializatutako aholkularia; Sonia Crespo Nogales, Las Rozas de Madrideko Kudeaketa Dokumentalaren eta Artxiboaren arduraduna eta Anna de la Fragua Cobo, artxibozaina eta Saint Feliu de Llobregateko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema integralaren administratzailea.
Jardunaldia ALDEEren YouTube kanalean erretransmitutuko da, zuzenean.
Lau hitzaldi indibidual izango dira, administrazio elektronikoak toki-erakundeetan dituen erronkei hainbat ikuspegitatik heltzen dietenak: legala, teknologikoa eta artxibistikoa. Hitzaldi bakoitzaren ondoren, txat bidez egindako kontsultei erantzuteko txanda bat izango da:
09:30: Jardunaldien eta hizlarien aurkezpena.
Galderak eta erantzunak.
Galderak eta erantzunak.
Galderak eta erantzunak.
Galderak eta erantzunak.
14:00: Amaiera.