Maiatzaren 6an egin da aurten urteko Batzar Orokorra, Vitora-Gasteizen, Bibat Arkeologia Museoan.
Fernando Juarez presidenteak hartu zuen hitza urte guztiko lanaren azalpenak emateko. Ondoren, bertan zeuden bazkideei hitza eman zitzaien behar zituzten galderak edota ekarpenak egin zitzaten eta hainbat eztabaidagai jarri ziren mahai gainean.
Benetan eskertzen dugu horrelako batzarretara gerturatzen diren bazkideen babesa eta parte hartzea; elkarrekin lanean jarraitzeko arnasa da ematen diguzuena.
Hiriburuz hiriburuko ibilbide honetan, 2024an Donostian bilduko garela baino ezin dezakegu esan oraingoz.