Bazkideen kuotak, erakunde publikoen dirulaguntzak eta prestakuntza jarduerengatik kobratzen ditugun matrikulak dira elkartearen diru iturri bakarra.
2015ean hartu ziren neurri ekonomikoek fruitua eman dute eta aurten, urteko programazioa mantentzeaz gain, apustu egiten dugu iaz ezarri ziren kuotak eta hobariak mantendu eta, langabetu zein ikasleen parte hartzea erraztearen alde.
Langabetu edo ikasle egoera 2016eko maiatzaren 4a baino lehen ziurtatu beharko da modu egokian ALDEEren bulegoan
e-postaz aldee@aldee.org
posta arruntez: ALDEE · Loiola Kalea, 14 - 3. · 8 bul. 20005 DONOSTIA
tlf/fax: 943 46 20 24
Lan egoeran 2016eko maiatzaren 4aren ondoren jazotako aldaketak ez dira kontuan hartuko 2016eko kanpainarako.
Eskertzen dizugu era berean, weguneko bazkide guneko formularioan zure datuak eguneratzea; batez ere e-posta helbidea eta kontu zenbakia.
2016ko kuotak maiatzaren 11an kobratuko ditugu eta honako hauek izango dira:
Banakakoa, lanean:................. 69,00 €
Banakakoa, erretiratuta: ...........34,50 €
Erakundeak:............................200,00 €
ALDEEk gure lanbidearen alde lan egin eta, berau osatzen duten 400etik gora informazioaren profesionalen ordezkari izan nahi du. Eginkizun honetan zurekin lan egiten jarraitzea espero dugu.