Liburutegien kasuan, dekretuaren 11. puntuari helduko diogu datozen 15 egunetan zehar. Mugatze horiek luzatuz gero, aurreko konfinduan osatu genuen protokoloa egokituko dugu.
Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak honakoa eman du aditzera:
36/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.
Liburutegien kasuan, dekretuaren 11. puntuari helduko diogu datozen 15 egunetan zehar.
11.– Museoak, erakusketa-aretoak, monumentuak eta bestelako kultura-ekipamenduak.
11.1.– Taldeen bisitak gehienez 6 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gida barne, eta instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan.
11.2.– Areto edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 50eko gehienekoarekin egin ahal izango dira jarduerak (gehienez ere 400 pertsona onartuko dira).
Oharra: 11.2. puntuarekin bat eginez, jarduerak egin ahal izango dira –ipuin kontalariak, literatura solasaldiak, etab.–, betiere, % 50eko gehienezko edukiera, segurtasun distantzia eta maskararen erabilera ziurtatzen badira.