Zuzenean edukira joan

EAEko Liburutegien lege proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Mota
Legeria
Data
2006 Martxoa 23

EAEko Liburutegien lege proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak EAEko Liburutegien lege proiektua onartu zuen atzoko bileran, eta Eusko Legebiltzarrera eramango du han lege gisa tramitatzeko. Liburutegien lege egitasmoa Kulturaren Euskal Planaren gogoetetan oinarritua dago, eta EAEko Liburutegia sortzea aurreikusten du. Miren Azkarate Kultura sailburuak bilera ostean adierazi zuenez, legearekin «sektorearen arautze zehatzagoa» lortu nahi du Jaurlaritzak, «baliabideen eta bitartekoen erabilera egokiago baten bitartez, liburutegi azpiegitura eta zerbitzu moderno, koordinatu eta eskuragarriak lortzea». Proiektuaren arabera, EAEko liburutegi Sistema, lankidetza-harremanen bitartez liburutegi zerbitzuak emateko gai diren erakundeen multzoa da, eta honako hauek, berriz, bere oinarriak: informazio-politika, nazioarteko lankidetza, planteamendu bibliotekario bat eta EAEko Liburutegia bera. Izan ere, lege proiektuak EAEko liburutegi nazionala sortzea arautzen eta bideratzen du. Liburutegia, euskal bibliografiaren bilgune Liburutegia euskal bibliografiaren bilgune izateko xedearekin jaioko da proiektuaren arabera, eta ondorioz honako helburuak izango ditu: EAEko bibliografia ekoizpena eta euskararen hizkuntza-eremuarekin erlazionatutakoa bildu, kontserbatu eta zabaltzea. Proiektuak dioenez, «ondare hori kontserbatzeak duen garrantzia ukaezina da, balio handikoa baita informazio, hezkuntza eta ikerketarako, eta kultura, hala orokorra nola, bereziki, Euskal Herriarena, ezagutu eta garatzeko». EAEko Liburutegia formatu berrietan sortutako ekoizpenaren gordailua ere izango da. Era berean, Irakurketa Sare Publikoa eratuko da toki administrazioen menpeko liburutegi sareak batzeko. Legean oinarrituta, Liburutegien Aholku Batzordea eratuko da eta horrek, bere eginkizunen artean, Irakurketa Publikoko Mapa egitea izango du. Berria, 2006ko martxoak 23

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.