Ekainaren 6an aurkeztu genuen "Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia" izeneko liburua paperean ez ezik, edizio digitalean ere eskuragarri duzu ALDEEren web gunean, EPUB, PDF eta MOBI formatuetan.
Gonzalo Oyarzunen lan hau CC lizentziapean argitaratu zenez, batere irabazi asmorik gabe, euskarazko edizioa ere ahalik eskuragarrien jarri nahi dugu, paperean ez ezik, pantailetan ere irakurtzeko aukera izan dezazun eta ahalik eta gehien heda dadin. ALDEEren webguneko Liburuak atalean topako duzu. Horrez gain, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegian ere eskuragarri dago.
ALDEEren helburu nagusietako bat gure esparru profesionalari buruzko ezagutza zabaltzea da. Ahalik eta eskuragarriena izatea nahi dugunez, ALDEEren webguneak Liburuak izeneko atal bat du. Atal horretan, pixkanaka, sarbide libreko lizentzia duten lanak argitaratzen ari gara. Guztira hiru liburu dituzu eskuragarri hiru formatu digitaletan: EPUB, PDF eta MOBI.