Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Agiritegia eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE) artxibategi eta informazioaren hedapenari buruzko jardunaldi bat antolatzen ari dira ekainaren 14rako, ostirala. Ekimena Sabino Arana Fundazioaren egoitzan ospatuko da (Bilbon), 9etatik 14etara, eta Euskadi, Madril eta Erresuma Batuko artxibategi pribatu eta publikoetako ordezkariek parte hartuko dute.
Datozen asteotan jardunaldiari buruzko informazio zehatzagoa zabalduko dugu (egitaraua, inskripzioa egiteko modua, etab.)
Ekimena doanekoa izango da eta Abertzaletasunaren Agiritegiaren 20. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien barruan egongo da, baita Artxibategien Nazioarteko Eguna ospatzeko ere.