Zuzenean edukira joan

Elkarteko batzordeak berritzea

Mota
ALDEE. Erakundea
Data
2013 Otsaila 11

Bazkide horiek,

Datorren martxoan hiru urte beteko dira ALDEEko Zuzendaritza Batzordea aukeratu
zenetik; hori dela eta, beste hauteskunde batzuk deitu beharko dugu, eta edozein
elkarteren jardueraren oinarrian dauden konpromisoa eta konfiantza berriro jokoan
jarri. Batetik, ALDEEren jardute ildoak zehazten modu aktiboan parte hartzeko prest
dauden pertsona guztien konpromisoa, eta, bestetik, hauteskundean aktiboki parte
hartuz baten batengan jarriko duten konfiantza.

Konpromisoaren eta konfiantzaren arteko oreka indartzea eta Elkartean parte
hartzeko beste dinamika bat sortzea izan dira orain arteko Zuzendaritza
Batzordearen helburuetakoak. Zuzendaritza berria hautatzea baliagarria izan daiteke
ikusteko ea joera hori zertxobait aldatzeko gai izan garen ala ez. Dena dela, une
egokia da ALDEEren jardueran zuzenean esku-hartu ahal izateko, hautagaitza bat
osatuta edo, kasua balitz, zuek zeuek hautagai aurkeztuta.

Gogorarazten dizuegu hautaketa prozesuari buruz Elkartearen estatutuek
(http://www.aldee.org/es/estatutos.php) bi aukera aurreikusten dituztela:
Hautagaitzak aurkeztea hautagai zerrendak prestatuta, edo, halako hautagaitzarik ez
badago, Batzar Orokorraren egunean bertan pertsona batzuk aurkeztea hautagai.
Kasu batean zein bestean, aukeraketa egin ondoren aukeratutako pertsonen taldeak
esango du nork eta nola banatzen diren erantzukizunak. Animatu zaitezte eta
aurkeztu zuen hautagaitzak. Aberasgarria litzateke gaur egun
Zuzendaritza
Batzordea osatzen duten pertsonek aurkeztuko duten hautagaitzaz aparte besteren
bat ere egotea. Soberan dago azaltzea zein den gaur eguneko egoera soziala eta
laborala. Gure ustez, oraintxe da unea pertsona eta kolektibo gisa parte hartzeko.
Zuk ere hala uste baduzu, hauxe da unea.
Egin dagokizuna eta parte hartu hauteskundeetan, hautagai gisa eta, nola ez,
hautesle gisa ere bai.

Hona hemen hauteskundearen prozesuko epeak:
- Otsailaren 15ean, hautagaitzak aurkezteko epea hasiko da.
- Martxoaren 1ean, hautagaitzak aurkezteko epea bukatuko da.
- Martxoaren 16an, ALDEEren Batzar Orokorra egingo da.

Agur,

Zuzendaritza Batzordea

PD: Batzarrean gai zehatzen bat aztertzea nahiko bazenu,idatzi aldee@aldee.org
helbidera eta proposamena egin.

Buen Pastor Plaza 15, 1 ezk. 20005 Donostia-San Sebastián NIF/IFK G- 48453138
943 462 024
aldee@aldee.org
www.aldee.org

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.