Aurtengo bigarren bisita profesionalak Eresbilera eraman gaitu, Musikaren Euskal Artxibora, eta bertan gozatu ahal izan dugu gure musika-kulturaren euskarri desberdinak eta 1974tik hazten eta zabaltzen joan den funts horren garrantzia ikusten.
Bisita profesionalak ALDEEko bazkideentzat soilik antolatzen ditugu eta oso aberasgarriak izaten dira, bisitaren motibo den artxibo, dokumentazio zentro eta liburutegia ezagutzeaz gain, elkarteko beste kideak topatzeko eta elkarrekin gure lan esparruko eremu batean, lanbideko kezkak eta jakin-minak partekatuz, goiza pasatzeko aitzakia ezin hobea izaten direlako.
Aurtengo bigarren bisita oso artxibo berezi batera egin dugu, Eresbilera, Musikaren Euskal Artxibora. Benetan bisita interesgarria Pello Leiñena arduradunaren eskutik jaso genuena, amaierako kontzertu eta guzti.
Mila esker, Eresbileko lankideei eta bertaratu ziren bazkideei!