Apirilaren 7an, Madrilen FESABID txostena aurkeztu zen egunean, EAJko, PSE-EEko eta EH-Bilduko senatariekin bildu zen ALDEE eta Euskadiko Liburutegien Legeari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Horren ostean, berriro gaia mahai gainean jartzeko, maiatzean ALDEE Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideekin bilduko da.
Hamabost urte bete ditu Liburutegien legeak eta gaia mahai gainean jarri nahi du ALDEEk. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideekin harremanetan jarri gara laster haiekin bildu ahal izateko. Oraingoz, denek baiezkoa erantzun diote maiatzaren 5ean biltzeari.
Hain zuzen, legeak aldi honetan izan duen garapenari eta eraginari buruzko gure gogoetak azaltzeko eskatu dugun agerraldi ofizialaren aurreko bilerak izango dira horiek.
Gure we gunean jarraipen estua egingo diogu bilera horiek eman dezaketenari.