Zuzenean edukira joan

Gipuzkoako lan-hitzarmen kolektiboa sinatu dute GALDEk eta LABek

Mota
Legeria
Data
2022 Apirila 27

Informazio eta dokumentazio kudeatzaileen Gipuzkoako lehen hitzarmen kolektiborako akordioa sinatu dute GALDEk eta LAB sindikatuak. Hitzarmen hau aitzindaria da; EAEn eta Nafarroan ez dago halakorik, ezta Estatuan ere.

ALDEEk 2019ko UEUko Jardunaldietan (Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?) bota zuen lehen harria eta hark bere bidea egin du.

ALDEEk fitxak mugitzen jarraitu du. Iazko uztailean GALDE (Gipuzkoako Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazio-guneen Enpresaburuen elkartea) sortu zen eta 2021eko abenduan, LABek negoziazio mahaira deitu zituen sektorea ordezkatzen duten enpresa eta sindikatuak, sektorea prekaritatetik urrundu eta lan baldintzak duinduko dituen hitzarmena lortzeko asmotan. 

Apirilaren 27an sinatu da lan-hitzarmen kolektiboa. Gipuzkoako liburutegi eta artxiboetako langileei eragingo dien akordio honek, 2023 urtera arteko iraunaldia izango du. Berririk negoziatu ezean, iraunaldia bermatuta izango duen hitzarmena da. 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.