Zuzenean edukira joan

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2023 Uztaila 1

Ekainaren 30ean Eibarko UEUren egoitzan 18 laguneko taldea bildu ginen Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkuran. Aurten Bilketa Euskal Funtsen Atariko lagunekin antolatu dugu jardunaldia. Liburutegi espezializatuez hitz egin dugu, zein diren, zertan ari diren nork egiten dituen jakin ahal izan dugu bakoitzaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukerarekin.

Bederatzi urte dira Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen lehen Bilkura egin genuela eta ezinbesteko hitzordu bihurtu zaigu UEUko Udako Ikastaroen hau.

Aurten Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak gaiaren inguruan aritu gara.

Harrera eta ongietorria UEUko Idazkari Nagusi Ane Sarasuak eta ALDEEko idazkari Oskia Agirrek egin ziguten. Jarraian, 5 hitzaldi entzuteko aukera izan genuen:

  • Amaia Pascual, SIIS, Gizarte eta Ikerketa Zerbitzuaren Dokumentazio Zentroa.
  • Eukene Ansuategi, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Liburutegia.
  • Leire Alkorta, Sagarraren eta Sagardoaren Dokumentazio Zentroa.
  • Jose M. Hernandez, Zikloteka, Bizikletaren Dokumentazio Zentroa.
  • Elise Dilet, IKAS Pedagogia Zentroaren Dokumentazio Zentroa.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.