Gure lanbideetan, liburuak eta dokumentuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea. Horretara dator ikastaro hau: "Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea". Lanbide honetan eskarmentu handiko adituak emango du ikastaroa, Helena Jimenez de Aberasturik.
Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia izango da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburuaren egitura materialaren eta koadernaketaren berri ematea da, berreskuratu ahal izateko, betiere liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek eskatzen duten esku-hartze motari begira.
Liburutegietara eta artxiboetara iristen diren liburuak edo dokumentuak zaharberritzea eta egoera onean gordetzea.
Ikastaroa Donostian egingo da, Tabakalerako Medialab, martxoaren 5etik 6ra.
Ordutegia:
Materiala: ikasle bakoitzak lanerako bere kit-a jasoko du opari, 25€ko balioa duen material-sorta.
Izen ematea zabalik dago martxoaren 2a arte.