Liburutegi batetik komunitatea sortzeko dauden funtzioak, helburuak eta benetako aukerak birpentsatuz hasi dugu urtea.
Gure eremuan hainbeste aipatzen den paradigma-aldaketak gogoeta horietara garamatza. Ohar horiek entzun, partekatu, eztabaidatu, birpentsatu eta paperean islatzea merezi dute, ikusi ahal izateko. Horiek izan ziren Oskar Hernandezek Durangoko Bizenta Mogel liburutegian 2023ko otsailaren amaieran emandako ikastaroan egin ziren jardueretako batzuk.