Ekainaren 25ean izan zen KEKren (Kulturaren Euskal Kontseilua) lehenengo bilera eta bertan izan ziren Anabella Barroso, presidentea, eta Goyo Layana, presiedente-ordea ALDEE Elkartearen ordezkari gisa.
Lehenengo bilera baino lehen, Kultura Auzolanean plan operatiboa kultur-eragileen ekarpenak jasotzeko irekia egon zen, eta ALDEEk hainbat ekarpen eta iradokizun egin zituen, hemen kontsulatatu daitezkeenak.
Kultura Auzolanean plan operatiboaren baitan, 2014ean 10 proiektu jarri nahi ditu abian Kultura Sailburuordetzak, eta horretarako lan-taldeen bilerak datorren astean hasiko dira, uztailaren 11n, hain zuzen. 2015etan, berriz, 11 proiektu aurreikusten dira.
2014ko 10 proiektuen artean, 5 lan-taldetan parte hartuko dute ALDEEko hainbat ordezkarik.