ALDEEk antolatzen duen lan-bisitaldietarako egitasmoaren barruan pasa den 2007ko martxoaren 28an Nafarroako Artxibo orokorra eta Nafarroako Legebiltzarrako liburutegia bisitatu genuen. Bisitaldi hau ASNABIko laguntzarekin antolatu zen, eta bi elkarteetako kideak hartu zuten parte. Ekintza hauek ALDEEko zuzendaritzak bultzatzen ditu bazkideen harremanak indartzeko, gure inguruan existitzen diren liburutegi, artxibo, zein dokumentazio zentroak ezagutzeko aukera emateko eta, era berean, gure arloetako beste profesionalak ezagutzeko