Zuzenean edukira joan

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Mota
Gertakariak. Nazioarteko Egunak
Data
2023 Apirila 23

Urtero bezala, aurten ere, apirila liburuaren hilabete bihurtu da. Apirilaren 2an ospatu da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta apirilaren 23an izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Urtero artista batek ilustratzen du Liburuaren Eguneko kartela, aurtengoa Ester García ilustratzaileak diseinatu du.

Irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzeko helburuarekin sortu zen Liburuaren Nazioarteko Eguna. 1995etik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da eta, gaur egun, mundu mailan ospatzen da. Horrela, apirila, liburuaren hilabete bihurtzen da, apirilaren 2an ospatzen baita haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ere. Hori dela eta, gure herrietako eta hirietako liburutegietan jarduera asko eta asko antolatzen dira hilabete honetan. Liburuaren inguruan eta irakurketa sustatzen lan egiten duten lankide guztiei zorionik beroena opa die ALDEEk.

Urtero, artista batek ilustratzen du Liburuaren Eguneko kartela. Aurten, Ester Garcia ilustratzaileak diseinatu du eta, azaldu duenez, "literaturak gugan sortzen dituen mundu posibleak, liburu baten barruan sartzen den guztia eta istorioen paisaiek irakurle gisa nola betetzen gaituzten" irudikatu nahi izan du.

Kartela eskuragarri dago CEGALen webgunean, Estatuko lau hizkuntza ofizialetan.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.