IFLAk sustatutako deklarazio honek NBEko estatu kideek informazioarako irispidea 2015-ondorengo Garapen Agendaren helburu gisa ainzat hartu dezaten eskatzen du: edonork informazio nahikoa izan dezala garapen jasangarria eta gizarte demokratikoak sustatzeko, eta, informazio hori ulertu, erabili eta partekatzeko gai izan dadila, hain zuen.
Bai IFLA zein FESABIDetik sinatzera eta ezagutzera emateko gonbidapena egin digute, liburutegietaz gain, beste talde batzuetara ere. Argibideak Deklarazioaren webean bertan aurkituko dituzue.
"Lyongo Deklarazioa"ren helburuak lortzeko egingo den lanaren hasiera besterik ez da hau. Datozen hilabeteetan IFLAk nazio mailan garatzeko kanpainak prestatuko ditu, eta horien berri emango dizuegu.
Informazio gehiago:
‘What is the Lyon Declaration?’
‘What is the Post-2015 Development Agenda?’