Zuzenean edukira joan

MAILEGU PUBLIKOAREN ALDEKO ADIERAZPENA!!

Mota
Gertakariak. Adierazpen publikoak
Data
2005 Uztaila 26

MAILEGU PUBLIKOAREN ALDEKO ADIERAZPENA Espainiako Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museo arloko Sozietateen Federazioko (FESABID) Liburutegi eta Jabetza Intelektualeko Taldeak sektoreko beste profesional batzuekin batera landutakoa. Kontuan hartuta liburutegi, museo, agiritegi, hemeroteka, fonoteka eta filmoteka publikoek, zein kultura, zientzia edo hezkuntzaren arlokoak izanik denen interesekoak eta irabazteko asmorik gabekoak diren erakundeen edo espainiar hezkuntza-sistema barruan hartutako hezkuntza-erakundeenek: 1. Pertsona guztiei ezagutza, pentsamendu, kultura eta informaziora heltzeko bide libre eta mugagabea BERMATZEN DIETELA. (Irakurketa Sustatzeko Plana 2001-2004. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa). 2. Oso egiteko garrantzitsua BETETZEN DUTELA gizarte demokratikoa garatzeko eta mantenarazteko, era askotako ezagutza, ideia eta iritzi ugaritara heltzeko bidea erraztuz. (Liburutegi publikoetako zerbitzuak garatzeko IFLA/UNESCO jarraibideak, 2001) 3. Bereziki haur eta gazteen artean irakurtzeko ohituraz jabetzea eta hori hobetzea SUSTATZEN DUTELA. (Irakurketa Sustatzeko Plana 2001-2004. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa). 4. Funtsezko eginkizuna BETETZEN DUTELA hezkuntza-sistemen garapenean, prestakuntza-aldi ezberdinetako ezagutzez jabetu eta horiek onartzeko behar diren baliabideak eskaintzen dituztelako. 5. Edonolako erakundeen bidez egiten diren ikerketa-lanak laguntzeko ezinbesteko eginkizuna BETETZEN DUTELA, erabiltzaileen eskura jartzen dituztelako bere lana garatzeko behar dituzten obrak eta sortze-lanak. 6. Kultur ekoizpenaren erakusleihoarena EGITEN DUTELA, beren funtsetan intelektualek, zientzialariek eta artistek sortutako lanak gorde eta publikoaren eskura jartzen dituztelako. Azken hauek, gainera, beren ideiak zabaldu eta jakitera emateko doako bidea izateaz baliatzen dira. 7. Mota guztietako lanen hedapena, kontserbazioa eta horietara heltzea ZIURTATZEN DUTELA merkataritzaren interes puntualak, lanak banatzeko ahalmena eta merkatuaren diktadura alde batera utzirik. 8. Egile-eskubideekiko errespetua babesten duten zerbitzuak ESKAINTZEN DITUZTELA, erabiltzaileen artean gai horren inguruko ezagutza hedatzeko bide izanik eta erabiltzaile horiek lan eta mailegu babestu horiek errespetuz erabiltzeko prestatuz. 9. EZ DITUZTELA ez irabazteko asmo ezta helburu ekonomiko edo komertzial zuzen nahiz zeharkakorik, euren helburu bakarra erabiltzaileen kultur, hezkuntza eta giza garapena delarik, eta bide batez, hekuntza-mailaren hobetzea eta, oro har, gizartearen lehiakortasuna. 10. Hiritar guzti-guztienak DIRELA denok zergen bidez jartzen dugun diruaren bidez ordaintzen direlako. (Irakurketa Sustatzeko Plana 2001-2204. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa). Ziur gaude, eta horrela adierazi nahi dugu, ondokoak behar direla: 1. Egile, editore eta gizartearen arteko bidezko oreka ZIURTATZEA egile-eskubideen inguruko lege-esparruaren bidez. 2. Gizartearen interes kulturalak BERMATZEA horrek ikerketaren sustapenaz eta sortzelan intelektualen bidez garatu eta aurrera egiten baitu. Azken hau da jabetza intelektuala arautzen duen lege-esparruak ezartzen dituen mugen oinarrietako bat. 3. Indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren inguruko Legeak 37.2 artikuluan maileguetarako ezartzen dituen mugak, kultura sustatzeko politika baten instrumentu eraginkor gisa IRAUNARAZTEA, izan ere, alokatze eta mailegatzeari buruzko 92/100/CEE Arteztarauarekin ere bat baitator. Delako Arteztarauak 5. artikuluan, maileguak kobratzearen ingurukoan, Estatu Kide bakoitzak kultura sustatzeko dituen politiken arabera askatasunez erabakitzeko aukera ezartzeaz gain, hainbat establezimendu delako ordainketatik libre uzteko ahalmena ematen die. 4. Goian aipatutako erakundeok ditugun mailegu-zerbitzuen balioa NABARMENTZEA titularrari hiritar zein sortzaile gisa onura ekartzen diolako. Mailegu-zerbitzuak irakurleak, eta beraz, lanen kontsumitzaileak, sortzeko ezinbesteko tresnak dira. 5. Goian aipatutako erakundeok eskaintzen ditugun mailegu-zerbitzuen garrantzia AZPIMARRATZEA hezkuntza eta ikerkuntza bultzatzeko ezinbesteko tresna gisa. 6. Sortzaileen eta, oro har, editoreen aldeko zuzeneko onura den heinean, erakunde publikoek honelako zentroetarako funtsak erosteko egiten duten inbertsioaren garrantzia AGERIAN JARTZEA. Gainera, kultur garapenaren alde egile eta editoreek egiten dutenaren garrantziari buruzko aitorpen zehatza da inbertsio hori. 7. Goian aipatutako erakundeek obra jakin batzuk erostea, horien edizioa bermatzeko ezinbestekoa dela ONARTZEA. 8. Mailegu-zerbitzu publikoen kontrako edonolako zigor-mota ERAGOZTEA, lortu nahi dituzten helburuen kalterako bailitzateke, hots, zerbitzatzen duen gizartearen onura baino ez. Horrengatik guztiarengatik, Jabetza Intelektualaren inguruko Legeak ezartzen duenaz libre dauden liburutegi eta antzeko zentroetan burutzen den mailegu publikoa ordaindu behar izatearen kontrako ERRAFUSATZEA azaldu nahi dugu eta arduradun publikoek, erakunde hauetarako egun dagoen mailegu-muga BERE HORRETAN mantentzearen alde egin dezatela eskatzen dugu.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.