Nola zabaldu beharko genituzke gure argazki-bildumak behar bezala
- Mota
- Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
- Data
- 2023 Azaroa 24
Jardunaldi interesgarri bat dugu esku artean datorren azaroaren 24rako: "Cómo difundimos nuestras colecciones fotográficas con todas las de la ley". Gasteizen egingo da, baina modu presentzialean ez ezik, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da. Biak ala biak dohainik izango dira, baina izena eman beharko da aurrez.
Aditu talde zabala elkartu dugu
Aditu talde handia bildu dugu gaiaren inguruko xehetasunez mintza daitezen:
- Jaime Goméz-Obregón: RetroSantanderren bultzatzailea eta argazki-artxiboak bistaratzea eta berrerabiltzea errazten eta hobetzen duen tresna informatikoaren sortzailea.
- Jorge Campanillas: lege-irizpideetan aditua.
- Pedro Layant: Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio-baliabideetako teknikari espezialista.
- Mentxu Ramilo: Wikimediako ordezkaria.
- Josu Aramberri: EHUko irakaslea eta ekimen irekietan aditua.
- Milagros Corral: Espainiako Kultura Ministerioko Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusia. Liburutegi-proiektuen arloa.
- Jose Antonio Sainz Varela: Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentu-kudeaketako Zerbitzuburua.
Nola hedatu argazki-artxiboak
Pedro Layant Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio-baliabideetako teknikari espezialistaren hitzak ekarriko ditugu hona jardunaldiaren muina azaltzeko.
Argazkia nonahi dago. Edozein jardueratarako erabiltzen dugu. Denok gara argazkilariak. Eta milaka eta milaka argazki sortzen dira egunero.
Hala ere, gure bildumetan (liburutegiak, artxiboak, museoak...) beste milaka argazki gordetzen dira. Orain iragan baten isla diren argazkiak. Gure egungo bizitzarako xarma eta aukera asko dituzten argazkiak, iragan horretan elkar ezagutzeko, aztertzeko, nondik gatozen jakiteko.
Nola jar ditzakegu argazki horiek gure komunitateen eskura, behar bezala? Nola eragin dezakete legeek (jabetza intelektuala, datuen jabetza...) gure argazki-bildumen zabalkundean? Zer ezagutza falta zaigu gure argazkiak argitaratzera animatzeko?
Gaiaren egoera ezagutzeko eta hedapenerako urratsa emateko jardunaldia izango da hau.
Non: Hibridalab (Gasteiz) eta online
Formatua: hibridoa, aurrez aurrekoa eta birtuala
Hizlariak: Jaime Gómez-Obregón, Jorge Campanillas, Pedro Layant, Mentxu Ramillo, Josu Aramberri, Milagros Corral eta Jose Antonio Sainz Varela
Data: azaroaren 24an
Ordutegia: 9:30-14:00
Hizkuntza: gazteleraz
Prezioa: dohainik, aurrez izena emanda
Izen-ematea: urriaren 24tik azaroaren 20ra