Beste behin, Estibalitz Zubiaur adituak eman zuen formazio hau eta oso erabilgarritzat jo zuten parte hartzaileek, oso ikastaro praktikoa izateaz gain, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan lanean ari direnentzat oso baliagarria baita.
Uda ostean ALDEEk antolatu ohi duen ikastarorik arrakastatsuenarekin hasi genuen udazkena. Bildumaren tratamenduaren prozesu teknikoan, katalogazioan, hain garrantzitsua den MARC21 formatua ezagutu eta berau praktikan jartzeko MARC21 formatuan katalogatzea izeneko ikastaroa egin zen irailean euskaraz. Bertan, 2022an itxarote zerrendan geratu zirenei eman zitzaien lehentasuna eta gehienek eman zuten izena. Guztira 17 ikasle izan ziren.