Liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroetako profesionalen prestakuntza-beharren gainean egindako azterketa aurkezten dugu. ALDEEk eskatuta Analisis Lateral enpresak egin du azterketa, eta bertan 2007ko azken hiruhilekoan egindako inkestaren emaitzak jasotzen dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu batetik, ALDEEko prestakuntza taldeari egindako lanagatik eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari emandako babesagatik; eta nola ez, inkesta bete duten profesional guztiei. Haien laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen azterketa hau aurkeztea. ALDEEko Zuzendaritza Batzordea