Kultura Sailak, Irargi-Dokumentu Laneko filosofia orokor gisa, programen espezializazioaren bidea hartu da, betiere alor desberdineko profesionalen eta erabiltzaileen eskakizunak kontuan izanda Ondarearen Zentroaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren artxiboei eta dokumentu ondareari buruzko politika diseinatzen eta kudeatzen du. Politika hori uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa, oinarritzen da, eta, 2000ko azaroaren 21eko Artxiboen Araudiak garatzen du. Udal artxiboei dagokienez, urteroko dirulaguntzez gain, dokumentu-serieen balorazio- eta aukeraketa-programak sustatzeko lanak egin dira. Beste ekimen batzuen artean, bide egokitzat jo da udal artxiboetako arduradunen prestakuntza bultzatzea, eta, helburu horrekin, berariazko prestakuntza programa diseinatu da, soilik arlo horretako profesionalei zuzendua. Aipaturiko programa ALDEEkin (Artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroetako euskal profesinalen elkartea) lankidetzan egin da. Horrela bada, datorren martxoan lehen ikastaro bat egitea aurreikusita dago. Ikastaroa Irargik ordainduko du eta doakoa izango da parte hartzen duten guztientzako. Ikastaroaren helburu nagusia, baliospen-sistemaren helburuen eta funtzioen gainean ahalik eta ikuspegi zabalena eta gaurkotuena edukitzea izango litzateke. Ikastaro honen ondoren, gutxienez beste bi egingo lirateke 2010ean zehar, eta bertan dokumentu-serieen balorazio- eta xahupen-prosezuarekin zerikusia duten gai teknikoak jorratuko lirateke.