Zuzenean edukira joan

Udal liburutegiak eta eskolak elkarlanerako gogotsu

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Abendua 2

Abenduaren 1ean Donostiako Haur Liburutegi Nagusiko aretoa leporaino bete genuen "Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?" ikastaroarekin. Aspaldiko partez, berriro elkartu genituen hezkuntza arloko eta liburutegien esparruko profesionalak elkarlanerako aukerak ezagutzeko eta martxan jartzeko helburuarekin. 2026an berriro egingo dugu ikastaroa, aurten itxaron-zerrendan geratu direnekin.

Euskadin eskola-liburutegiek bizi duten egoerak eraginda, geroz eta udal liburutegi gehiago dira eskolekin harreman estuan lanean ari direnak. Askotan, ordea, egitasmo edo norantza jakinik gabe ari dira. Hori dela eta, eskolen eta liburutegien arteko elkarlanak bultzatzen hainbat urtez aritu den profesionala ekarri dugu liburutegien eta ikastetxeen artean sekulako interesa piztu duen ikastaro hau ematera: Dolors Madeo, Gironako liburutegi publikoen sarean lan egiten duen liburuzaina, bertan koordinatzen du eskola-liburutegien eta hezkuntza-baliabideen programa.

Madeok Gironako esperientzia partekatu du, baina hemen ere hainbat elkarlan-esperientzia badaudenez, horiek ere entzun nahi izan ditugu: Markina-Xemeinen udal liburutegiak eta eskolak duten lankidetzaren ingurukoak kontatu dizkigu Igor Idoeta liburuzainak eta Baztango Liburutegia egitasmoa kontatu digu horren sortzaile den Idoia Sobrino liburuzainak.

Ikastaro honek izan duen harrera dela eta, itxaron-zerrenda luzea osatu da eta 2026ko martxoaren 13an ikastaroa errepikatu egingo dugu. 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.