Zuzenean edukira joan

XV. Espainiako Dokumentazio eta informazio Jardunaldiak - #JEID17: Profesionalen arteko sinergiak eraldaketa digitalerako

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2017 Maiatza 23

Gizartearen eraldaketa digitalaren abiadurak, aldaketa nabarmenak eragin ditu ere informazioa eta dokumentazioaren alorrean. Izan ere, profesionalek sortzen diren eduki guzti horiek nola kudeatu eta erabiltzaileen esku nola eta ze baldintzapetan jarri eztabaidatu eta erabaki behar dute. Gauzak horrela, elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak bilakatu dira. Eta hori da, hain zuzen ere, jardunaldi hauen ardatz nagusia.
Aurten, Iruñako BALUARTE jauregia izango da #JEID-en hamabostgarren edizioaren egoitza. Bertara, XX profesional inguru gerturatzea aurreikusten da, bi egunetan zehar, maiatzak 25 eta 26, izango diren hitzaldi, mahai inguru, tailer eta mintzaldiak entzutera. Aurkezpen eta eztabaidak lau gaien inguruan jorratuko dira:
Sinergiak sektore publikoa eta sektore pribatuaren artean
Liburutegiak eta artxiboak eraldaketa digitalean
Narratiba digitala: transmedia narrazioa eta hedabide sozialak
Abiarazi eraldaketa digitala
Alfonso Alcántara (@yoriento), Asun Maestro (NAfarroako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna), Glòria Pérez-Salmerón (FESABIDeko lehendakaria), Alberto Fernández (RTVE.es-eko Eduki eta Transmedia Zuzendariordea), Julio Alonso Arévalo (Salamankako Unibertsitateko liburuzaina) edo Mario Pérez-Montoro (Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea) izango dira bertan egongo diren hizlarietako batzuk.
Eta hori guztiak, bost izarreko itxiera batekin, munduko sukaldari hoberenetariko baten eskutik: Ferran Adrian. BulliLab-aren sortzaileak, lanbide edo arlo bateko familien sailkapen eta antolaketaz hitz egingo du.
Jardunaldien inguruko Informazio guztia hemen duzue.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.