Zuzenean edukira joan

Zabalik da laborategi proiektuen deialdia: "Liburutegian ikasi... egiten, ikertzen, irakurtzen, jolasten eta IKTekin"

Mota
Gertakariak. Beste
Data
2022 Iraila 19

Liburutegietan proiektuak prototipatzeko tailerraren bigarren edizioa 2022ko azaroaren 15etik 18ra izango da Donostiako Medialab Tabakaleran. Deialdi bikoitz baten bidez (lehenengoa proiektuena, bigarrena laguntzaileena), garatu beharreko proiektuak eta horiek garatzen lagunduko duten taldeak osatuko dituzten pertsonak hautatuko dira. Edozein motatako liburutegietan abian jar daitezkeen proiektuak izan behar dute. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.

Liburutegien Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, Liburuaren Zuzendaritza Nagusia, Irakurketa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia eta Medialab Tabakalera liburutegietan proiektuak prototipatzeko tailerraren bigarren edizioa antolatzen ari dira. Lehen edizioa 2019an egin zen Medialab Pradon (Madril).

Laborategi honen helburua liburutegietan abian jar daitezkeen proiektuak sustatzea da. Oraingoan, guztiek izan behar dute lotura gaiarekin: «Liburutegian ikasi, egiten, ikertzen, irakurtzen, jolasten eta IKTekin». Hortaz, liburutegiaren hezkuntza-rola indartuko duen proiektua, bizialdi osoko ikaskuntzarekin zerikusia duena, zuen liburutegia inskribatuta dagoen komunitatearen hezkuntza informalarekin zerikusia duena, edota antzerako gairen bati lotutako egitasmorik baduzu, interesgarria izan daiteke deialdi honetara aurkeztea. Ez du xehetasunez landutako proiektu bat izan beharrik, ideia aurkeztea nahikoa da, beste pertsona batzuen parte-hartzeari esker pentsatu eta garatu ahal izateko.

Deialdiaren oinarriak esteka honetan daude eta proiektu-proposamenak bidaltzeko epea irailaren 25ean amaituko da. Horretarako prestatu den formularioa betez egin behar da bidalketa.

Ondoren, lantegia azaroaren 15etik 18ra izango da Donostiako Medialab Tabakaleran. Deialdi bikoitz baten bidez egingo da (lehenengoa proiektuena, bigarrena laguntzaileena), garatu beharreko proiektuak eta horiek garatzen lagunduko duten taldeak osatuko dituzten pertsonak hautatuko dira. Edozein motatako liburutegietan abian jar daitezkeen proiektuak izan behar dute.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.