
Egina
9:00 - 14:00
URBEGI. Edificio Plaza.
Ugasko bidea, 1 bajo – 48014 (Bilbao)
David Maniega Legarda
Arte historialaria eta dokumentalista, kultur erakundeen kudeaketako masterra, erabilgarritasun aholkularia, eta aditua eLearningera zuzendutako berrikuntza teknologikoko proiektuen sorkuntzan eta garapenean.
Irakaskuntzaren arloan, hainbat ikastaro espezializatu ematen ditu, eta 2001az geroztik web proiektuen irakaslea eta tutorea da Pompeu Fabra Unibertsitateko Dokumentazio Digitaleko Masterrean.
• Community Manager lanean jarduteko trebetasunak, zereginak eta metodologia ikastea
• Marka baten edukia hainbat kanaletan posizionatzea .
• Marka baten ospe digitala kontrolatzea.
• Kontuen bateko eta besteko kudeatzaileak kontrolatzea denbora optimizatzeko.
• Edukiaren gaineko estrategiak ezartzen jakitea.
• Komunitateekin harremanak mantentzen eta gorabeherak kudeatzen jakitea.
• Sare sozialetako eragina monitorizatzea.
Metodologia
Hainbat prezeptu teoriko, aplikazio eredu praktiko eta tresna aurkeztuz, zenbait web aplikazio eta tresna nola bideratu eta menderatu aztertu nahi da, zerbitzu eta jarduera berriak nola sortu ikusten laguntzeko, edo dagoeneko existitzen direnak nola optimizatu, irudimenez eta zero kostuarekin. Izaera bereziki praktikoarekin, xedea da ikastaroa dinamizatzea bertan diren pertsona guztien artean edozein zentrotan berehala aplikatzeko irtenbideak proposatzeko.
Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da. Hala, tailerra are praktikoagoa izango baita.
Sarrera
• Internet 2.0 bilakaera
• Marketin berriaren oinarrizko printzipioak
• Zer ulertzen dugu Social Media ekintzak esaten dugunean?
Community Manager figura
• Gaitasunak eta trebetasunak: CMaren 7 c-ak
• CMaren egunerokotasuna: produktibitate tresnak eta kontu kudeatzaileak
• Online komunitateen kudeaketa eta dinamizazioa
• Edukia bilatzea eta sortzea
• Online ospearen kudeaketa eta jarduteko protokoloa
Sare Sozialak: estrategiak eta ekintzen planifikazioa
• Blogak
• Twitter eta Facebook
• Beste sare sozial batzuk: Pinterest, Google+, Linkedin
• Eduki sareak: Youtube, Flickr, Slideshare
• Edukiaren posiziondua (SEO)
Social Media Plana
• Egitura orokorra
• Faseak
• Estrategiak
• Ekintzak
• SM planaren jarraipena eta azterketa