
Egina
9:00 - 14:00
Arabako Artxibo Historiko Probintziala
Pº de la Zumaquera, 21 - 01006 Vitoria-Gasteiz
Ramón Martín Suquía
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa
CIAk (Nazioarteko Artxiboen Kontseilua) bultzatutako deskripzio arauen sorrera eta aplikazioak, batez ere ISAD (G) arauak, artxibo dokumentuetako deskripzio prozesuen nolabaiteko normalizazioa ekarri dute. Baina arau hauek erabili eta gero lortutako esperientziaren azterketak, eta beste zenbait faktorek, normalizazio prozesu hau berpentsatzera eraman gaitu. Informazioaren gizartearen garapenak, eta, horri lotuta, dokumentu elektronikoaren ezarpenak, planteamentu berrien sorrera ekarri du: hala nola, artxibo deskripziorako eredu kontzeptualak, edo dokumentu-kudeaketari zein dokumentu elektronikoei lotutako eredu deskriptiboen garapena.
Artxibo dokumentuen deskripzioaren ereduaren aldaketa bat gertatzen ari da: dokumentuaren analisian soilik oinarritutako deskripziotik dokumentuaren testuingurua kontuan hartzen duen deskripzio batera pasatzen ari da (ekoizpen testuingurua, euskarriari lotutako testuingurua, testuinguru funtzionala…). Honek guztiak, artxibozainen deskripzio lanetan eragin zuzena du.
Ikastaroak deskripzioaren normalizaziorako hainbat ekimen azalduko ditu (CIA arauetik hasita, eredu kontzeptualak zein dokumentu elektronikoaren deskripzioara ailegatu arte), deskripzio politiken birplanteatzearen beharra dakarten arrazoiak aztertu, eta deskripzio lanetan aldaketa hauek sor ditzaketen ondorioak mahagaineratuko ditu.
1. Gure lanaren izateko arrazoia: artxiboen deskripzioa eta komunikazioa.
2. Artxiboen deskripzioa normalizatzeko ekimenak: gainbegirada labur bat
3. Eredu kontzeptualak: NEDA eta beste
4. Dokumentuen gestioa eta deskripzioa: ISO 15489tik, interoperabilitaterako arau teknikoetara
5. Deskripzio bakarraren ereduaren bukaera: bakarkako lanetik, talde lanera
6. Web semantikoa eta artxiboen deskrikpzioa
7. Deskripzio politikaren zenbait giltzarri: zeharkako azterketa bat
8. Ohartxo bat: artxiboen deskripzioa gizarte eleaniztunetan