Zuzenean edukira joan

Baliabide jarraituen katalogazioa

Baliabide jarraituen katalogazioa

Egina

Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2022 Maiatza 4 - 2022 Maiatza 6
Izena emateko datak
2022 Otsaila 25 - 2022 Apirila 25
Ordutegia

9:00-14:00

Tokia

Donostiako Haur Liburutegi Nagusia

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Oihane Oliveri Korta

Historian doktorea EHUn. Esperientzia profesionala liburuzain, artxibozain eta dokumentalista moduan Lezoko Udalean eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio  sailean eta Kultura sailean. 2009az geroztik liburuzain teknikaria da HABE Liburutegian.

                 

Helburuak

Honako hauek izango dira ikastaro honen helburu nagusiak:

  • Baliabide jarraituen katalogazioari dagokionez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko jarraibideak ezagutzea.
  • Baliabide jarraituen (paperezkoak nahiz elektronikoak) deskribapen bibliografikoa ezagutzea, eremuz-eremu.
  • MARC21 formatua.

Programa

Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu. Baliabide jarraituei dagokien katalogazioaren inguruko azalpen teorikoak emango dira, adibide praktikoen laguntzarekin, eta ariketak praktikoak egingo dira Absysnet datu-basea erabiliz.

  • Baliabide jarraituen katalogaziorako prozedura orokorrak.
  • Baliabide jarraituen (paperezkoak nahiz elektronikoak) deskribapen bibliografikoa, eremuz-eremu.
  • Baliabide jarraituen deskribapen bibliografikorako erabilgarriak diren iturriak.
  • Baliabide jarraituen erregistroak sortzea, hau da, katalogazio ariketa praktikoak.

OHARRAK:

  • EIPSeko Baliabide jarraituak katalogatzeko eskuliburua ekartzea gomendatzen da.
  • Bakoitzak bere ordenagailu portatila eraman beharko du.

 

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 150€
  • Ez bazkideak: 225€
  • Bazkideak langabezian: 75€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.