
Egina
Aurtengo bigarren Bisita Profesionala Eresbil Musikaren Euskal Artxibora egingo dugu, azaroaren 21ean. Gogoan izan bisita profesionalak doakoak direla baina ALDEEko bazkideentzat soilik antolatzen ditugula.
10:00-11:30
Alfonso XI kalea, 2
Errenteria
ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboa da. 1974. urtean sortu zen Musikaste jaialdia errepertorioz hornitzeko xedearekin. Musikaste urtero Errenterian egiten den musika-jaialdia da eta euskal musikagileen lanak ezagutzera ematea du helburu.
Jaialdiaren barruan emango ziren obrak biltzeko zentroa sortzeko ideia izan zuen José Luis Ansorenarenak, Andra Mari abesbatzako zuzendari eta Eresbileko lehen zuzendariak. Hala, urte hartan bertan hasi zen obrak biltzen eta katalogatzen.
ERESBILen egoitza Errenterian (Gipuzkoa) dago, garai bateko Niessen osagai elektrikoen fabrikaren orubeetan kokatua 2000. urtetik. Ordurarte 1974an Errenteriako Kaputxinoen Komunitateak utzitako lokaletan kokatua zegoen.
Gaur egun, Niessen Kulturgunea eta Errenteriako Herri Arte Eskolaren eraikin berrien ondoan dago.
Eraikinak lau solairu ditu 475 m²-ko lurzati batean, eta guztira 1.300 metro karratuko azalera erabilgarria du. Bertan gune hauek ditu:
Eresbilek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Besteak beste: orientazio bibliografiko espezializatua, dokumentuen erreprodukzioa eta liburutegien arteko mailegua. Horrez agin, ikerlarien lana errazteko hainbat katalogo ditu, baita beste hainbat argitalpen eta partitura ere.
Hori guztia eta gehiago bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, eman izena azaroaren 21erako antolatu dugun bisita profesionalean.
