Egina
9.00 – 15:00
Mabel Giménez Rayo
Dokumentazaina Antena 3 TV Doctora en Documentación (Universidad Carlos III)
Ikastaro honen bitartez, telebista batean ikus-entzunezko dokumentalista-lana garatu ahal izateaz gain ikus-entzunezko dokumentazio-zentro bat ezartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak jakiteko beharrezko ezagutzak eskaini nahi zaizkie ikasleei.
Teoria eta praktika uztartuko dituzten bi egunetan, telebistako ikus-entzunezko dokumentazioarekin lotutako alderdi guztiak zehatz-mehatz landuko dira: ikus-entzunezko materialaren ezaugarriak, dokumentazio-zentroaren funtzioak; artxibo, aukeraketa, analisi eta maileguen inguruko politikak; eskubideen kudeaketa; programen formatuak; grabazio-motak eta -euskarriak; ikus-entzunezko errealizazioa; sistema digitalak; metadatuak; fitxategiaren ustiapena, eta abar.
Ikastaroaren barruan EITBko Dokumentazio Gunearen bisitaldia egingo da