Zuzenean edukira joan

E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara

E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara

Egina

Herritarrei zerbitzu digitalen bidez arreta ematea administrazio publiko ororen erronka da. Zer leku du dokumentuen kudeaketak administrazio elektroniko eraginkor eta efiziente baten ezarpenean? Jardunaldi honetan, azken hamar urteetan hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako konponbideak erakutsiko dira, aurkitutako zailtasunei buruz hausnartuko da eta etorkizunerako jarduera-ildo bat taxutuko da.

Mota
Jardunaldiak eta Topaketak
Ikastaroaren datak
2026 Otsaila 6 - 2026 Otsaila 6
Izena emateko datak
2025 Abendua 22 - 2026 Urtarrila 30
Ordutegia

09:00-12:45

13:45-17:15

Tokia

Lakua, Euskaldun Berria Aretoa.

Vitoria-Gasteiz

Hizkuntza
Gaztelera

Helburuak

Duela hamar urte inguru, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea argitaratu ziren. Lege horiek administrazio elektronikoaren printzipioak finkatu zituzten, eta administrazio publiko guztietan amaitutako prozedurei dagozkien dokumentuen artxibo elektroniko bakarra sortzeko eta mantentzeko betebeharra txertatu zuten.

Hamar urte hauetan, administrazio bakoitza bi lege horietako aginduak (eta horiek garatzen dituen araudi eskerga) praktikan jartzen saiatu da, eta, horretarako, administrazio elektronikoa inplementatu du bere prozedurak izapidetzean, eta artxibo elektroniko bakarra sortu du amaitutako espedienteak kontserbatzeko. Jardunaldiak atzera begirako hausnarketa bat egiteko balioko du, hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako irtenbideak erakutsiz eta etorkizunerako jarduera ildo bat marraztuz.

Jardunaldiaren helburu nagusiak

  • Administrazio Elektronikoaren jarduera-esparrua eta dokumentu-kudeaketarekin duen lotura ezartzea, ikuspuntu teorikotik.
  • Administrazio elektronikoa hainbat erakunde publikotan inplementatu den esperientzia errealak ezagutzea, dokumentu-kudeaketa erakunde horietan integratzeko hartutako irtenbideak ulertzea eta benetan artxibo elektroniko bakarrak sortu diren jakitea.
  • Gaiaren egoeraz hausnartzea eta etorkizunera begiratzea.

Nori zuzendua

Ikastaroan interesa izan dezaketen pertsonak:

  • Dokumentu-kudeatzaileak eta artxibozainak.
  • Dokumentazio eta Informazio Graduko ikasleak, arlo bereko master edo ikasketetakoak.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako profesionalak (informatikoak), artxibistikaren, dokumentuen kudeaketaren eta administrazio elektronikoaren esparruan lan egiten dutenak.
  • Artxibistikaren, dokumentu-kudeaketaren eta administrazio elektronikoaren esparruan beharrak dituzten erakundeei euskarria ematen dieten sektoreko enpresa pribatuak.
  • Unibertsitate-ingurunetik datozen ikertzaileak, ikasketa-eremuan dihardutenak.

Jardunaldiko profil egokia:

  • Dokumentuen kudeaketarekin, artxibistikarekin, administrazio elektronikoarekin eta informazioaren teknologiekin lotutako profesionalak.

Jardunaldia hibridoa denez, bertatik bertara ez ezik, streaming bidez jarraitu ahal izango da, baina bi modalitateetarako beharrezkoa da izena ematea.

Programa

Gaiak hitzaldien bidez eta hizlariekin egingo den azken mahai-inguruan landuko dira. Bertan, zenbait galdera egingo dira (moderatzaile baten aldetik), hizlarien arteko eztabaida errazteko. Eta, azkenik, bertaratutakoei galderak egiteko txanda bat irekiko da, nahiz eta hitzaldi bakoitzean galderetarako zati espezifiko bat egongo den.

9:00-9:15: Jardunaldien aurkezpena.

9:15-10:00: Datuak eta dokumentuak kudeatzea: ebaluazio-esparruak eta arau teknikoak.

Ricardo Eito Brun. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Saileko irakaslea.

10:00-10:45: Dokumentu-kudeaketaren estatuko arau-esparrua e-administrazioan.

Rosa Maria Martin Rey. Kultura Ministerioko Artxibo Teknologien arloko burua.

10:45-11:15: Kafe etena

11:15-12:00: DOKUSI: Dokumentuak kudeatzeko sistema integral zentralizatua EAEko sektore publikorako.

Iñaki Miguel Aguayo. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiko artxibo-teknikaria.

12:00-12:45: Dokumentu eta espediente elektronikoa Espainiako administrazio publikoetan: bizi-ziklo osoa, gainditu gabeko irakasgaia.

Jordi Masias Muntada. AGTIC Consulting-eko kontseilari delegatua.

12:45-13:45: Bazkarirako etena

13:45-14:30: Artxibozainek espediente elektronikoekin amesten dute?

Francisco Gabriel Conde Malia. Cadizeko Diputazioko artxibozaina.

14:30-15:15: Teoriatik praktikara: artxibo elektronikoaren ezarpena Gipuzkoako toki administrazioan.

Yolanda Rodríguez Alquézar eta Elixabet San Juan Beristain. IZFE- Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bezeroen zuzendaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bezeroen arduraduna.

15:15-16:00: E-administrazioa dokumentuen kudeaketatik ezartzea. Garrigako Udalaren esperientzia.

Almudena Gutierrez García-Muñoz. La Garrigako Udaleko Zerbitzu Orokorren eta Gobernu Irekiaren arloko burua.

16:00-16:45: Dokumentu-kudeaketa elektronikoa, maparekin baina norako ezezagunarekin.

Ainara Lasagabaster Gobantes. Eusko Legebiltzarreko artxibo-teknikaria.

16:45-17:15: Mahai-ingurua.

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.