Egina
Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, elkartuko gara azaroaren 18an, ALDEEk antolatuta 'Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen' izeneko jardunaldia egingo baitugu bertan. Imanol Zubero, soziologian doktorea eta EHU/UPV-ko tituludun irakaslea, eta Oscar Arroyo, FESABID txostenaren egilea, izango dira hizlari nagusiak. Amaieran mahai-ingurua egingo dugu Eusko Legebiltzarreko ordezkari politikoekin.
10:00-14:00
Eusko Legebiltzarra
Tomas Moro aretoa
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria-Gasteiz
Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte beteko ditu urriaren 26an eta ALDEEn ez dugu urtemugak eskaintzen digun aukera eder hau galdu nahi izan gaiari behar bezala heltzeko. Hori dela eta, iragan ekainean, gai hau berraktibatzeko dagoen premia azpimarratzeko Legebiltzarrean izan genuen agerraldi publikoa. Haren ostean, iragarri genuen udazkenean liburutegien legea ardatz izango zuen jardunaldia antolatzen hasiak ginela eta, dagoeneko, prest dugu guztia.
Datorren azaroaren 18an, egingo da Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen izeneko jardunaldia. Gasteizen izango da, Eusko Legebiltzarrean, Tomas Moro aretoan, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emango dio hasiera jardunaldiari.
Jarraian, liburutegiei buruzko legeak izan duen bilakaeraz ez ezik, egungo liburutegien egoeraz eta haien beharraz mintzatuko dira hizlariak: Imanol Zubero, soziologian doktorea eta EHU/UPV-ko tituludun irakaslea, eta, Oscar Arroyo, FESABID txostenaren egilea eta Gaztela-Mantxako Komunitateen Batzarreko Kultura eta Kirol Sailburuordetzako Liburu, Artxibo eta Liburutegi zerbitzuburua.
Ondoren, ordezkari politikoen iritziak entzuteko aukera izango dugu Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideekin egingo dugun mahai-inguruan.
09:30: Euskaraldiaren aldeko talde-argazkia
10:00: HASIERA
ATSEDENA (talde-argazkia osoko-bilkura aretoan eta kaferako tartea)
14:00: AMAIERA
14:30: BAZKARIA