
Egina
Hamaikagarren aldiz antolatuko dugu Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean. XI. jardunaldiko gaia honakoa izango da: "Euskal Liburutegi Nazioanala: iragana, oraina eta geroa". Uztailaren 3an izango da, Eibarko Markeskoa Jauregian
8:45-14:00
Markeskoa Jauregia, 1
Otaloa hiribidea
Eibar
Euskararen lurraldeak ez du euskal liburutegirik, euskal kulturaren iragana eta geroa fisikoki jaso eta gordetzen duen egiturarik.
Estatu espainiarreko liburutegi-sistema autonomikoen eraketarekin batera, liburutegi zentralak sortuz joan ziren, liburutegi nazionalen antzera, memoriaren eta identitatearen zaindariak. Gurean ez, ordea. Zergatik? Noizean behin ahots bat altxatzen da egiteke dagoen lana gogorarazteko. Gizarteak ez daki zergatik, eta guk, ba al dakigu? Horretaz guztiaz libreki hitz egin nahi dugu.
2007an onartu zen Euskadiko Liburutegien legeak Euskadiko Liburutegiaren figura jasotzen badu ere, oraindik ez da legean jasotakoa gauzatu eta mahai gainean jarri nahi dugu gaia.
Euskal liburutegi nazionalaren gaia berriro plazaratu nahi da. 2007an onartu zen Euskadiko Liburutegien legeak Euskadiko Liburutegiaren figura jasotzen badu ere, oraindik ez da legean jasotakoa gauzatu.
Nori zuzendua: Informazio eta dokumentazioaren arloko profesionalak, euskalgintza eta kultura-munduko agenteak.
Izen-ematea: UEUren webgunean
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
09:15 - 10:00 Liburutegi nazionalen ereduak berrikusten.
10:00 - 10:40 Euskal liburutegi nazionalaren aldarrikapen historikoa.
10:40 - 11:00 Euskal liburutegia euskal kulturaren lekuko.
11:00 - 11:45 Etorkizunera begira zer?
11:45 - 12:15 Atsedenaldia.
12:15 - 13:15 Mahai-ingurua.
