Egina
20 osteguna: 10.00–14.00 eta 16:00-20:00
21 viernes: 10.00–14.00
AlhóndigaBilbao. Sala MediaLab2 Aretoa.
Plaza Arriquibar, 4 (Bilbo)
Catuxa Seoane (A Coruñako liburutegi-sarea). Deakialli
Natalia Arroyo. FGSR. Thinkepi-ko kidea. Biblioblog.
Fernando Juárez. Muskizeko liburutegia. Biblioblog.
2010ean Interneten erabilera zabaldu egin da “gizarte-sareen guneen" eskutik. Aurreko urteetako joerarekin bat egin da: gora egin du internauta kopuruak eta gizarte-sareen erabilerak. Informazioa eta aisia kontsumitzeko ohituren aldaketak are gehiago indartuko du hodeia (cloud computing); zerbitzu mugikorrak eta gailu berrien agerpena erabakigarriak izango dira prozesu horretan. Nola aurre egingo die zure liburutegiak erronka horiei guztiei epe labur eta ertainera? Nolako bilakaera eduki dezakeela uste duzu? Hiru profesionalen ikuspegia gurekin partekatzeko proposatzen dizugu.
Programa oso irekia da, hainbat gairi buruz hitz egiteko aukera emango diguna: mugikortasuna (gailu berriak eta ahalbidetzen dituzten liburutegi-zerbitzu posibleak); liburu elektronikoa eta eduki digitalak, bertaratu gabeko zerbitzuak, datuak partekatzea, open data, liburutegiko mashup-ak, cloud computing-en kudeaketa… eta horien ezarpena ezagutzeko adibideak ikusiko ditugu.
Programa jeitsi