Egina
9.00 – 15:00
Jordi Serrano Muñoz
Universitat Politècnica de Catalunya
Irakurketa digitaleko gailuak eta horien formatuak erabiltzeko trebakuntza eskaintzea da ikastaroaren helburua, bai eta parte-hartzaileek eduki digitalak sortzeko eta eraldatzeko oinarrizko ezagupenak bereganatzea ere. Lantegiak zati teoriko bat du; edukitzaileari (e-readerrak), merkatuko joerei eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzko azalpenak barne hartzen dira, bai eta e-booken edo liburu digitalen formatu desberdinei buruzkoak ere. Bigarren zatia praktikoa da. Edukiak formatu desberdinetan nola sortu irakasten da eta, horretarako, aplikazio eta erabilera desberdinak ezagutzera ematen dira, aipatutako edukien kudeaketa, zaintza eta hedapenarekin lotutako alderdiez gain. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da. Hala, tailerra are praktikoagoa izango baita.
1. Gailuak (e-readerrak, smartphoneak, tabletak, eta abar):
1.Kontzeptualizazioa, historia
2.Gailuen merkatua. Erabilera
3.Tinta elektronikoa vs. pantaila tradizionalak
4.Joerak eta etorkizuneko aurreikuspenak. Eta Tabletak?
5.Informazioaren profesionalek kontuan hartu beharreko alderdiak
2. Edukia: E-bookak, eta abar.
1.Formatuen kaosa, formatu mota desberdinen azterketa.
2.Eduki digitalen aldeko apustua egiten badugu, zein/zeintzuk aukeratu?
3.Eskubideak, zer egin? Nola kudeatu? DRM: Digital Rights Management
3. Edukia sortzea, bihurtzea eta eraldatzea
1.Kontuan hartu beharrekoak 2.Nola argitaratu?
3.Sortzeko metodoak, ereduak eta erabilerak: tresnak eta erabilerak
4. Kudeaketa
5.Ondorioak eta jardunbide egokiak Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du