Zuzenean edukira joan

Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak

Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak

Egina

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi bateko eguneroko lanean aplika ditzaketen jarraibide katalografiko batzuk ematea da. ALDEEk ia urtero antolatzen du hastapen ikastaro hau, ondoren MARC21 formatuko katalogazioan sakontzeko aukera emanez eta modu horretan lanerako oinarrizko ezagutza eskuratzeko aukera eskainiz.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2024 Martxoa 13 - 2024 Martxoa 15
Izena emateko datak
2024 Otsaila 5 - 2024 Martxoa 5
Ordutegia

9:00-14:30

Tokia

UNED-Bergara Zentro Elkartua

San Martin Agirre Plaza

20570 Bergara (Gipuzkoa).

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

AMADOR FERNANDEZ PASTOR

Geografia eta Historian lizentziatua eta Bibliotekonomia eta Dokumentazio masterra. 2003az geroztik, hainbat prestakuntza-jarduera egin ditu monografien katalogazioaren arloan. Garatu, eman eta zuzendu dituen prestakuntzen artean, Udako Ikastaroak eta erakunde publiko zein pribatuentzako era askotako ikastaroak daude. Era berean, 2004tik gaur arte UNED-Bergara Zentro Elkartuak antolatutako Liburutegiko Laguntzaile Ikastaroa zuzentzen eta ematen du.

Helburuak

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplika ditzaten, oinarri sendo eta oinarritua sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpenean/erregistro bibliografikoan egoki islatzeko aukera izan dezaten. Horrela, erabiltzaileak errazago berreskuratuko du informazioa.

Era berean, ikasleei MARC21 formatuaren hastapena eman nahi zaie, eremu nagusietara hurbilduz.

Liburutegietako profesionalei eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako oinarrizko katalogazio eta MARC21 formatuaren hastapenei buruzko ikastaroa da hau.

Ikastaro honekin honako hauek lortzen saiatzen gara:

  • Ikasleek katalogazio-arauak erabiltzea eta arau horiek eguneroko lanean aplikatzeko moduan egotea.
  • Ikasleek katalogazio-arau ohikoenak ezagutzea eta egoera ohikoenak beren kabuz konpondu ahal izatea.
  • Ikasleak idazpen bibliografikoaren arloak eta elementu bereizgarriak identifikatzeko eta barneratzeko gai izatea.
  • Ikasleek sarbide-puntu nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.
  • Ikasleek MARC21 formatuko eremu nagusiak identifikatzea eta arlo bakoitzeko elementu bibliografikoekin duten elkarrekikotasuna ezagutzea.

Programa

Ikastaroa aurrez aurre egingo da, ikasleek une oro eduki beharko dituzten Espainiako katalogazio-arauak erabiliz. Azalpen teorikoak eta ariketa praktiko laburrak egingo dira. MARC21 formatuaren hastapena egingo da.

Landuko diren edukiak honako hauek dira:

  • Bibliografia-idazpena osatzen duten elementuak.
  • Deskribapen bibliografikoa. Arlo bakoitzeko arlorik eta araurik ohikoenak.
  • Sarbide-puntu nagusiak eta bigarren mailakoak zehazteko jarraibideak.
  • Sarbide-puntuak idatziz jasotzea. Pertsonen, erakundeen, biltzarren eta abarren sarrerak
  • MARC21 formatuaren eremu nagusiak identifikatzea.

 

    Programa jeitsi

    Lankidetzak

    Ikastaro guztiak
    ikusi

    • Bazkideak: 150€
    • Ez bazkideak: 225€
    • Bazkideak langabezian: 75€

    Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

    Izena eman

    • Zure interesak babestu
    • Jardueretan parte hartu
    • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
    • Lan eskeintzak jasotzea
    • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
    • Informazio profesionala eguneratua eduki

    Cookieen kustomizazioa

    Cookies Analytics

    Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

    Sare sozialetan partekatzeko cookieak

    Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.