Zuzenean edukira joan

Helburuak

Elkartearen helburua bere kideen garapen profesionala sustatzea da, eta kontzientzia handiagoa hartzen laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoan bere eremu profesionalaren perspektibei eta errealitateei buruz.

ALDEEk lan aktibo eta konprometitua egiten du lanbidearen interesak eta garapena hainbat instituzio eta erakundetan defendatzeko, eta halaber partaidetza aktiboa eta etengabea dauka estatu mailako elkarte profesionalen sareetan (FESABID) zein nazioartekoetan (ICA eta IFLA).

ALDEEk bere jarrera erakusten du hala eskatzen duten eta bere interes eremukoak diren gertaera sozialetan.

Horrez gain, arlo hauetan bereziki arduratzen da:

• Artxibo, liburutegi eta dokumentazioko profesionalen Prestakuntza hobea sustatzea eta Azterketa eta Ikerketak egitea, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroen zerbitzuak hobetzeko helburu nagusiarekin.
• Eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasun profesionalak eta teknikoak definitzea.
• Lan baldintzak hobetzeko proiektuak lantzea.
• Instituzio eta erakunde publiko eta pribatuetan informazio, harreman eta ordezkaritzarako bideak ezartzea, estatu mailan zein nazioartean, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio eta Informazio Zentroen politikari dagokionez.
• Sektore profesional honek gizartean duen presentzia handitzea.
• Biltzar, Batzar, Konferentzia eta Erakusketak antolatzea eta parte hartzea.
• Argitalpenak, zirkular arautzaileak eta bestelako edozein informazio sortzea eta zabaltzea Elkarteko kideentzat interesgarriak diren gaiei buruz.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.