Zuzenean edukira joan

Neurrira egindako ikastaroak

ALDEEk neurrira egindako prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu enpresentzat eta mota guztietako informazio-profesionalentzat (artxibozainak, liburuzainak, dokumentalgileak, informazio-kudeatzaileak, eta gure panorama profesionalean sendotzen ari diren profesional-profil berri guztiak).

Erakundeetan informazioa eta dokumentazioa tratatzeko gero eta beharrizan handiagoei aurre egiteko, etengabe eguneratu behar dira informazioaren arloko profesionalen ezagutzak, bai arlo teknologikoari dagokionez, bai araudiari dagokionez.

Gure prestakuntza programek espezializazio handiko ikastaroak eskaintzen dituzte, orientazio nagusiki praktikoa eta edukiak ulertzeko eta asimilatzeko beharrezkoa den oinarri kontzeptuala konbinatzen dituztenak.

Bere 30 urteetan zehar, ALDEEk  prestakuntzaren kalitatea bermatzen duen irakasle sarea sortu du,.

Erakundeetan etengabeko prestakuntza gero eta gehiago eskatzen dela jakinda, profesional hauen esperientzia eta ezagutza haien esku jarri nahi ditugu informazioaren eta dokumentazioaren arlo guztietan, haien beharren eta inguruabarren araberako ikastaroak antolatuz.

Enpresa edo erakunde bat bazara eta neurrira egindako ikastaroei buruzko informazioa nahi baduzu, jarri harremanetan ALDEEko bulegoarekin, zure helburuetara ondoen egokitzen den irtenbidea bilatuko dugu.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.