Zuzenean edukira joan

GJHen inguruko ildoak liburutegian garatzeko lan-talde berria sortu da

Mota
ALDEE. Proiektuak
Data
2022 Maiatza 25
Alicia Selles jardunaldian osatu zen lan-talde batekin

"Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat jardunaldian" bost lan-arlo zabaldu ziren eta lan-taldeak sortzeko konpromisoa hartu zen. Oraingoz, lan-talde horietako bat ari da lanean, Alicia Sellesek (FESABID) koordinatuta. Lan-tadea Iurretako, Hernaniko, HABEko, Ermuko, Lekeitioko, Lasarteko, Elgoibarko, Durangoko, Turtziozko eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegietako ordezkariek, ALDEEk eta Liburutegi Zerbitzuko langileek osatzen dute.

Iragan martxoaren 16an, Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat jardunaldia antolatu genuen Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak eta ALDEEk elkarlanean.

Harrez gero, martxan jarraitzen dugu eta hainbat lan ildo, lan-talde eta sentsibilizazio-jarduera ari gara garatzen.

Jardunaldi hartan GJHei lotutako bost lan-arlo zabaldu ziren eta lan-taldeak sortzeko konpromisoa hartu zen. Oraingoz, lan-talde hori Alicia Sellesek (FESABID) koordinatzen du, eta Iurretako, Hernaniko, Habeko, Ermuko, Lekeitioko, Lasarteko, Elgoibarko, Durangoko, Turtziozko eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegi, ALDEE eta Liburutegi Zerbitzuko langileek osatzen dute.

Bestalde, eragin eta inpaktu handiagoa lortzeko, dagoeneko, hasi gara aliantzak sortzeari eta finkatzeari buruzko ildoa garatzen. Helburua da liburutegiak eguneroko bizitzan presente egotea eta kontuan hartzea bai agenda politikoan bai garapen jasangarriko estrategietan.

Horrez gain, aliantzak sortzeari eta finkatzeari buruzko lan-ildoa garatzen ere hasi gara. Horrekin lortu nahi duguna da liburutegiak eguneroko bizitzan presente egotea eta kontuan hartzea bai agenda politikoan bai garapen jasangarriko estrategietan.

Ildo horretan, sentsibilizazio ekintza bat ari gara prestatzen arduradun politikoei, gizarte-eragileei eta herritarrei zuzendutakoa.

Bestetik, hainbat helburu finkatu ditugu liburutegiei eta garapenari buruzko saio parte-hartzaileetan, edukietan eta metodologian aurrera egiteko.

  • Liburutegiak ikusaraztea, garapen iraunkorraren testuinguruan
  • Liburutegiek garapen-estrategian izan dezaketen rolari buruz hausnartzea eta liburutegiak EZ diren eragileekin partekatzea
  • Agenteak eta balizko aliantzak identifikatzen hastea
  • Zehaztutako gainerako lan-ildoak garatzeko testuingurua eta informazioa ematea.

Udazkenean hasiko gara jarduera batzuk martxan jartzen eta zure parte hartzea beharko dugu guztia aurrera eramateko.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.